Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Rafael Osoro Alberdi

1932 -

Osintxuko Ontzola (Oronsola) baserrian jaio zen 1932. urteko urriaren 24an. Aita ere baserrian bertan jaioa zen, ama aldiz, Elgoibarkoa zen. Hamaika senidetan bostgarrena zen Rafael. 9 urterekin hasi eta hamabi urte bete bitartean Osintxuko eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak. Pare bat urtez morroi egon ostean, Soraluzeko "Eugenio Argarate" torlojugintzako fabrikan hasi zen lanean. Hamalau urte zituen orduan. Soldadutza amaitu zuenean sartu zen Eibarko AYRA DUREX lantegian. Autoentzako ordezko piezak eta "Destroyer" karabinak ekoizten zituzten garai hartan. Erretiroa hartzeko garaia iritsi bitartean jardun zuen Rafaelek Ayra Durex-en.

Dokumentuaren akzioak