1955. urteko "Orbea" bizikletak 1500 pezeta balio zuen
Orbea markakoa izan zen bere bigarren bizikleta. 1.500 pezeta ordaindu zituen EIbarko Ibarkurutze kalean zegoen "Salaberria" bizikleta dendan. Ayra-Durex lantegian astean kobratzeko ohitura zegoela dio; larunbatero 200 pezeta kobratzen zituen eta hilabete amaieran likidazioa jasotzen zuten. Hilero 1200 pezeta inguru jasotzen zituela dauka gogoan. Bizikleta, irrati, ordulari eta antzerakoak oso garestiak izaten ziren sasoi hartan.
Dokumentuaren akzioak