Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Alejandro Telleria osaba, Timoteo Zubiate aitaginarreba

Eibartar peto-petoa da Adela. Ardantza kaleko 3. zenbakian jaio zen 1924. urtean. Gurasoak ere eibartarrak zituen. Alejandro Telleria (Eibarko "alkate txikixa" 1931-1934 urte bitartean) osaba zuen eta Timoteo Zubiate (1931. urtean, Primo de Riveraren diktadura garaian Eibarko alkate izan zen hilabete batzuetan) aldiz aitaginarreba. Nahiz eta kontrako alderdietako kide izan, ondo konpontzen zirela kontatzen du.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Ni eibartarra naiz, "Ardantza tres, tercero" jaixotakua. El 7 de Junio de 1924. 93 urte.
Nere aitta eta ama, bixak ziran eibartarrak. Nik euki neban tio, Alejandro Telleria, nere tio zan,
"alkate txikixa", bai.
Ta, nere suegrua Timoteo Zubiate.
Bai, nere semiak daukez apelliduak alkate birenak, Zubiate Telleria.
Bai, errepublika garaixan. Ta nere suegrua izan zan erregiakin. Laga eban Timoteok, eta nere suegruak hartu eban. Eta bixak bizi ziran "Dos de Mayon", hor badao ba bederatzi eurugaittik eta hor denda bat, hantxe bizi ziran. Bixak etxe batian.
Bat ezkerrekua eta bestia eskumakua.
Ondo eruaten ziran.

Dokumentuaren akzioak