Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Aramberri Hermanos" lantegiaz: eraikina eta ekoizpena

"Aramberri Hermanos" lantegia nolakoa zen deskribatzen du. Bi pisuko eraikina zen: lehenengo pisuan tailerra zegoen eta goiko pisuan bulegoak eta biltegia. Eskopeten "pulimentua" (leunketa prozesua) kanpoan, Zamakolak egiten ziela kontatzen du. Fabrikazioan ezinbesteko diren beste hainbat pieza eta prozesu ere kanpora bidali edo kanpotik ekartzea oso ohikoa izaten zen orduan, eskopeta-kaxen "pikaduria eta txarola" esaterako.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Ba piso bi eukazen. Lehelengo piso bat ein eben ta han eguazen makinak eta… dana eitten zan han, eskopetia be bai. Ta gero beste piso bat ein eben ta goixan eguan eskopetia, ofizinia ta almazena. Ta gero pulimentua eguan aldamenian. Ha zan bera, eitten eban Aranberrindako lana baina beste batzuendako be bai. Independentia zan. Gehixena eskuz eitten zan. Gaiñera kaiñoiak einda ekartzen ziran ta kulatak be bai ta gero han ba “el raspao aquél que había que hacer”. Horrek danok erosi eitten ziran. Baskulia be, “en bruto” erosi ta gero ein. Kulatian pikaua andrak eitten eben generalian. Nere aman lehengusiña batzuek horixe eitten eben. Txarola be bai, kulatiana. Batak txarola ta bestiak pikaduria. Generalian etxietan eitten eben. Gizonak be eitten eben baina, andrak asko.

Dokumentuaren akzioak