Jose Antonio Albizu Agirrebeña
Eibarko Ardantza kalean jaio zen 1940. urteko otsailaren 5ean. Lau senidetan gazteena eta mutil bakarra izanik, mutilaren jaiotzaren albistea aitak pozarren hartu zuela kontatzen du. Isasi kalean zegoen "Sagrado Corazón" ikastetxean burutu zituen oinarrizko ikasketak eta Lucas Alberdirekin ikasi zuen marrazten udaletxeko marrazketa-eskolan . Hamalau urterekin hasi zen Eibarko "Aguirre y Aranzabal" (AYA) lantegian grabatzaile moduan. Aprendiz bezala jardun zuen Jose Rodriguez Aday, "Errekalde", grabatzailearen kargura lehenengo urteetan zehar. 1985. urtera bitartean jardun zuen AYAn. Armagintza sektoreak jasan zuen gainbehera nabarmenak eraginda, urte horretan bertan desagertuko da AYA, SORESKO (Itziar, Deba) zeritzon enpresa multzoko partaide bihurtuko delarik. Nahiz eta Jose Antoniok bertan jarraitzeko aukera izan, bere kontura lanean jarduteko erabakia hartu zuen eta horrela jardun zuen, etxeko sukaldean grabatzaile lanetan, erretiroa hartu zuenera bitartean.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | EIB-669 | 100 minutu | 2018-03-19 |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak