Eskopetak "akabatzeko" pausoak
Eskopeta probaderotik pasa ondoren jasotzen zuten grabatzaileek. Probaderoan, erresistentzia neurtzeko frogak egiten zitzaizkion armari, besteak beste. "Akabatzaileak" hartzen zuen orduan, grabatu beharreko piezaren gainazala leun lagatzeko. Gainazal leun horretan egiten zuten grabatua eta handik "tenplerako" prestatzera eramaten zuten. Tenplatu ostean "muntatzaileak" piezak muntatzen zituen. Azken urratsa, armaren kalitatea egiaztatzea izango da.
Dokumentuaren akzioak