Ume-umetatik probaderoan
Eibarko saiakuntza-banku ofizialeko txoferra izan zen Alberto 47 urtez. 17 urte zituela hasi zen lanean baina, umea zenetik ezagutzen du. Gazte alargundu zen ama. Hark ere probaderoan lan egiten zuen eta bertara eramaten zioten Alberto, jaio berria zela, titia har zezan. Begia zabaldu zuenetik ezagutzen duela kontatzen du. Gerora, eskolatik irteten zenean ere, probaderoan itxaroten zion amari lanaldia amaitu bitartean. Umetako oroitzapen politak ditu.
Dokumentuaren akzioak