Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Maltzagako eta Azitaingo erromeriak eta barkillo-saltzaileak

Maltzagako San Rafael ermitako erromerietan jende asko biltzen zen. Gaur egun ez dago ia gazterik baserrietan. Aspaldi Azitainen ere erromeria egoten zen igandeetan. Maltzagan beti zegoen barkillo-saltzailea. Nolakoa zen azaltzen du Doroteok. Jai guztietan erroskillak saltzen ziren.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Nora joaten zan Maltzara jentia? Trenian joango zan jentia.
- Doroteo: Ez, bertako basarrittarrak. Bertako jentia. Bertako jentia, orduan jentia zeuan... bueno, gure sasoian...! Gaur egunian be, gaur egunian be [...] egongo da, baiña basarrixetan-ta ze, nun dao gaztia? Ez dao ta. Mendigoitxin, hortxe dao gazte pillatxo bat. Bestela nun dao gazterik?
- Josean (semea): Bai, Gisasolan. Gisasolan.
- D.: Bai, baiña... Gisasolan, baiña hamen, hamen Arrate... Arrate Ballian-ta iñun be ez. Ez dao, ez da tokau ta oin ez dao gazterik. Baiña orduan, pua! Lehen esan dotena, Azittaiñen erromerixa eitten zanian, baiña zientuak jentia etortzen zan hara. Akordatzen zara, ezta?
- J.: Akordau bai, baiña...
- D.: Baiña ze izete... zapatu atsaldia-edo izango zan, ezta?
- J.: Bizperan, Andra Mari bizperan.
- D.: Ez, ez, ez, domekero, udan.
- J.: A nik ez dot ezautu hori. Udan?
- D.: Zuk ez dozu ezautu?
- J.: Baiña ze garaittan? Andra Mari jaixetan?
- D.: Ez, jairik barik, domekero [itten] zan, udan.
- J.: Ni berrogeta hamabost urteko gizon gaztia nai, e.
- D.: Jo, ta hainbeste urte dia, e? karo, igual ni soltero egongo nitzan, ta...
- Ya, bai, eske azkenian ibili gara... ez?
- D.: Karo...
- ... epoka batetik bestera...
- D.: Igual 60 urte dia igua. Iguall 60 urte dia horrena. Puo! Vete a saber.
- Ya, ya, ya. Eta saltzaille... Egoten zan holan saltzaillerik edo barkillerorik edo?
- D.: Hombre, barkillerua bai, beti egoten zana. Zuek ez zarie akorda... zuek ez zenduen ezautuko. Zuek be ez? Arraten-ta ez dozue ezautu? Zerak eta rrrrrrrrra! Barkillerua ibiltzen zan barkillua saltzen, zera, bidoi bat, holako zer bat ta...
- Bai, zilindrua, ezta?
- D.: Bai, zilindro bat eta ruletia gaiñian, eta jokatu eitten zan zeozer. Tokatzen bazan, ez dakit zeoze bazekan harek misterixua, ez dakit zer baiña. Barkillero. Roskillekin egoten dian moduan. Hori bizi guztian ezautu dot nik be, roskillak saltzen jaixetan. Maltzagan-ta ez, e? baiña Arraten-ta beti. Urkiolan ta hor danetan buf, famosos.

Dokumentuaren akzioak