Felipe Anitua eta Vicente Olabe ingeniari industrialak
Eibarren ohikoena Armeria Eskolan ikastea zen. Garai hartan Felipe Anitua eta Vicente Olabe ziren Eibarko ingeniari industrial bakarrak eta bien artean Eibarko lantegi askoren diseinu eta eraikuntzak sinatu zituzten. Gerraostean, Felipek bulego tekniko bat zabaldu zuen. Lantegiak berritu, hornitu eta zabaltzeaz gain, baserrietara ura bideratzeko lanetan ere ibili ziren. Eusebio Lafuente eta Aurelio Villamorrekin (ALFAko langilea) zeukan Felipe Anituak bulego teknikoa Arragueta kalean.
Dokumentuaren akzioak