Jose Francisco Anitua Astigarraga
Jose Francisco "Patxi" Anitua Astigarraga Munitibarren jaio zen baina hilabetera Eibarrera bueltatu zen aita. Aita, Felipe Anitua injenieri industriala eta GACko Jose Francisco Anitua sortzailearen semeetako bat izan zen. Ama ordea, Ibargain baserriko eta tabernako alaba. Estaziño kalean pasatu zuen bere haurtzaroa eta zortzi urterekin Tuterara joan zen ikastera osasun arazoak zirela eta. Ondoren, eta aitaren pausuak jarraituz, injenieritza industriala ikasi zuen Patxik. 1963an ikasketak GAC-an sartu eta bertan lanean egon zen hau itxi zuten arte, 1995ean. Ondoren, urte batzuk egin zituen Nafarroan lanean. Eibarko Industria Ondareko proiekturako parte hartu du, GAC-ko kontuak gertutik ezagutu dituelako eta bere aita Felipe Anituaren ikuspegi orokor bat eskeintzeko asmotan.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | EIB-705 | 67 minutu | 2021-03-29 |
2 | EIB-706 | 53 minutu | 2021-04-06 |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak