Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko futbol zelaiak

Eibarren, Ipuruako futbol zelaia eraiki aurretik, Otaola hiribideko Otaolaerdikoa baserriaren parean zegoen zelai batean jokatzen zen futbolean. Ipuruako futbol zelaia nola eraiki zen kontatzen du Patxik.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Ze, ze… nun jokatzen ebenik edo? Ze zelaitan…
- Nik uste dot zeuala… –aber zelan esaten detsuten /esatetzuten/– Isasittik gora euan, Isasittik gora juanda, oin ze egon leike han inguruan? Gasolineria daona? Eibarko sarreran. Ez ezkerrekua, bertan sarreran etortzen dana, eskuman daona, hantxe, hantxe ingurua zan. Otaolaerdiko… Otolaerdiko basarrixan par…
- Hor egon zan futbol zelai bat Otolaerdikon.
- … hantxe jokatzen ebela. Ha ta gero, ba, Elgoibarren ta… bueno, horrek nik uste dot eukitzen ebela leku gehixao edo hobiaua. Baiña horrek hor goixan jokatzen ebela.
- Elgoibarren be bai? Lerunen edo?
- Bai, hor Lerun lehengua, zaharrian, nik uste dot tokatzen jakuela /tokatzeakuela/.
- Bai. Eta Ipurua gerora ein zan?
- Ipurua bai, Ipurua bai, Ipurua… bai, ha zan barrankua betetzen juan zana. Ha eskonbruakin betetzen juan zan, nibela hartu arte. Ta jekan, erdi-erdixan ekan –hori kontau bihar detsuet–
tximinixa moduan eken, betetzen zoiala, tubua sartzen [etsen], ba, urak-eta pixkat batzeko. Ta handitxik euan zulua ta handik errekara juaten zan. Ba han goittik bajatuta errekara behin-edo juan garaz. Herrixa azpittik pasau…
- Abentura.
- Abenturak, bai. Halakoren bat badakau kontatzeko.
- Ba kontau. Kontau eziñekuak ez doguz kontauko.
- Ez, bestela.,,
- Eta, orduan, hara eruten ziran eskonbruak.
- Bai, haratxe. Eta gero ya… “año cuarenta… cuarenta y…” ez dakit zenbat izango zan, baiña “cuarenta, cuarenta y tantos”a izango zan. Ointxe ein dittu /eitxu/ hirurogeta hamabost urte uste dot ein dittuala; ba, kontua ekarri: “cuarenta y cinco” edo holakoren bat izango zan. E? “Cuarenta y cinco”... bai, hortxe, “cuarenta y cincu”an inaugurauko eben Ipurua.
- Eta... bardintziori edo…
- Bardintzen, bai, bai, bai, betetzen.
- … foballerako…
- Bueno, kanpua, kanpua eitteko kontua.
- Gero hara […], ezta?
- Bai, bai. Ipurua munizipala izan da beti. Osea, nahi dot esatia… Munizipala izan da. Osea, hamen ein etsen obra guztiak Eibarrek herrixandako gelditzen dia, ez da, ez da euren propiedadia. Hori be nik uste dot horrek terrenuok... herrixari emon etsen –saldu ez dakit ingo eben– Anitua batek ein eban hori. Porke txaleta dao, Anituena, dao han –aittan lehengusu txikixak dia harek– ta horrek terrenuok eurenak zian, ta akzedidu eben, ba, betetzen juateko.

Dokumentuaren akzioak