BOJ: sorrera, sortzaileak, produktuak
1905ean, Manuel Barrenetxeak Pagei kalean zuen lantegi txikian hasi ziren Bernardo Olañeta eta Vicente Juaristi lanean. Bi hilabetetara Barrenetxearen sozio bihurtu ziren, "M. Barrenetxea, Olañeta y Juaristi" lantegia sortuz. Damaskinatzaileentzat plantillak edo trokelak egiten hasi ziren hasieran eta denbora gutxira, damaskinatuak izango ziren produktuetan: krisketak, gerrikoetako hebillak, kreimailerak, kooperatiben txanponak, txapak... La Marcial Eibarko musika bandak txapelan zeraman txapa BOJ-en sortua da.
Dokumentuaren akzioak