El Correoko bulegoetan bonbak eskuetan eztanda egin zion
15-16 urterekin hasi zen Josu militantzian. Ikurriñak ipintzen zituzten, petardoak, bonba txikiak... 1966rako ETA hasia zegoen ekintzak egiten normaltasunez. 1968an, Eibarko El Correo egukariko bulegoetan bonba bat ipini zuten, frankismoko publizitate-tresna bat zelako. Gabeko 22.30etan programatu zuten bonba eta kalean zeudela, Josuri goizegi zela iruditu eta berriro itzuli zen, erlojua atzeratzera. Bonbak eskuetan lehertu zion, zaurituta gelditu ziren Josu eta Patxi Jaka eta poliziak atxilotu zituzten. Koldok, hirugarren kideak, ihes egin zuen eta etxean atxilotu zuten. Josuren zauriak ez ziren hil edo bizikoak izan, baina odolostuta geratu zen. Polizia asko zegoen Eibarren orduan, Maiatzaren 1eko mobilizazio ilegalengatik. Hainbat hilabetez ospitalean eman ondoren, espetxera sartu zuten.
Dokumentuaren akzioak