Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilboko bonbardaketak tunelpean erregaliza murtxikatzen.

Gerra baino lehenago ama Matxariako ehiza eta arrantza tresnak zituen lantegi batean egiten zuen lan. Lantegi hura aleman batzuena zen. Sestaora joan zirenean ere ama Deustuko fabrika baten egin zuen lan. Bera ekainaren 13an ontziratu zen (amak lagundu zion Santurtzira) eta 6 egun beranduago faxistak sartu ziren Bilbora. Bilbon bonbardatzen zutenean tunel baten babesten ziren. Behin, bonba bat tuneletik 10 metrora jausi zen. Bonba lehertu ez zelako salbatu ziren. Umeei erregaliz makilatxo bat ematen zieten leherketetan murtxikatu zezaten eta tinpanoak babesteko.

Dokumentuaren akzioak