1905etik 1924ra bitarteko Udal Aktak digitalizatuta.
Proiektu hau 2008. urtean hasi zen eta orduan digitalizatu ziren aurreneko 20 liburuak, 1600. urtetik 1904. urtera bitartekoak. Kaptura eskaner aereo ireki batekin egin zen eskuz idatzitako liburu handiak direlako. Paperean idatziak eta pergaminoan, larru bozelduan edo metalezko apaingarriekin koadernatuak, nahiko egoera onean kontserbatu dira, kalteren bat zutenak –koadernatzerakoan edo tintetan- 1996 eta 1999 urteen artean zaharberritu zirelako.
Bigarren fase honetan 11.000 irudi baino gehiago jaso dira; irudi horietan udal Gobernuaren akordioak daude 1904. urtetik Primo de Rivera jeneralaren diktadurara arte, Remigio Guimón Egañak alkatetza hartu zuen arte. Urte horietan, Eibarko biztanleriak %54aren igoera izan zuen eta 12.000 biztanle inguru izan zituen; behargin gehienek esmitzak eta eskopetak egiten zituzten. Orduan egin zen herriaren lehenengo zabalgunea, Ramón Cortazar arkitektoak egin zuena; bestalde Bidebarrietan, Urkizun, Untzaga kale zaharrean (gaur egun Isasi kalea) eta Estaziño kalean etxeak jaso ziren. Hura izan zen lehen immigrazio olatu handiena hartu zuen herria, armak fabrikatzeko eta hainbat lurraldetan saltzeko behar zen behargin-andana bere magalean hartu zuena: Mexiko, Argentina, Brasil, Peru, Grezia, Turkia edo EEBB.
Proiektu honi esker udalak sortzen duen dokumentu-serie garrantzizkoenaren kopia bat du Artxiboak eta herriko historia aztertzen duten ikerlari guztien eskura jartzeko kopia bat, hartara, kontsulta erraztuta eta jatorrizko agiria edo dokumentua ukitzeke .
Untzaga plazan jasotako Udaletxe berrian egin zen lehenengo bilkuraren akta. Data: 1901-09-19. Ikus PDFa.
Dokumentuaren akzioak