Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013ko abendua: kultura ekitaldiak

2013/12/03
Euskararen Eguna, Klub Deportibo ‘Argazki Taldea’ren erakusketa, karmelitetako organoaren 50. urteurrena, Gabonetako musika kontzertuak, antzerki emanaldiak, umeendako ikuskizunak, La pelota según Miguel Gallastegui liburuaren aurkezpena, Ikastenek Armeria Eskolan antolatzen dituen hitzaldiak...

San Andres parrokia. Margolaria: Julen Zabaleta

Gabonetan ohikoak ditugun ikuskizun eta ohiturez gain –Olentzero, umeen parkea, Aritsau azoka, San Silbestre karrera...- kultura-ekitaldi ugari dauzkagu hile honetan. Arrate Kultur Elkarteak esate baterako Xabier Amuriza eta Nabarralde ekarriko ditu Eibarrera, aurrena “4x4 operazioa” lan literarioaz mintzatzera eta bigarrena “Donostia 1813, hiru inperioren biktima” aurkeztera.

Margolaritza ere hor dugu: Maria Romero Laspiur eibartarrar margolari gazteren erakusketa zabalik egongo da abenduaren 20tik aurrera. Eta musikaren alorra ere ezin dugu ahaztu: Cielito Musika Bandak eta Juan Bautista Gisasola Musika eskolak “Benan eta Begigorri munstroa” aurkeztuko dute umeen eta ez hain umeen gozamenerako. Sostoa abesbatzak eta Musika Eskolak San Andres eliza izango dute eszenatoki eta kantu-leku ikusgarri.

Dokumentuaren akzioak