2013ko urria: kultura ekitaldiak
"Norvegiako emakumeak". Egilea: Trygve Indrelid
Norvegiako kultura jardunaldiak, Eibarko udalak Bilboko Norvegiako kontsulatuarekin eta “Kristina Printzesa Fundazioarekin batera antolatu dituenak, Trygve Indrelid-en argazki erakusketa eta “The launderettes” musika-taldearen emanaldia izango ditugu.
Bestalde, Tolosako Abesbatzen lehiaketaren eskutik lau talde hurbilduko dira Eibarrera: Txekiako “Carmina Chidren’s Choir”, Euskadiko “Kup Taldea”, Alemaniako “Daarler Vocal Consort” eta Madrileko “Pequeños de la Jorcam” edo Madrileko Autonomia Erkidegoko Orkresta eta Koru Gaztea.
Antzerkigintzak, Eibarko ‘Kixka’ taldearen “Txerriketan berriketan” eta ‘La Machina’ taldearen “En Alta mar” dakarzkigu urrian.
Bestalde, gogoan hartu “Asier Errasti” Eibarko XIV. Laburmetraien jaialdirako lanak aurkezteko epea urriaren 4an amaituko dela; “Indalezio Ojanguren” XXVI. Argazki lehiaketara aurkezteko epea ere urrian amaituko da, urriaren 11n hain zuzen ere.
Dokumentuaren akzioak