Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015eko apirila Eibarren: azpimarratzekoak dira Mendi Astea, Eibarko Artisten Elkarteak egingo duen erakusketa eta Institutuko ikasleena

2015/03/30
Apirilean sekula baino kirol eta kultura ekitaldi gehiago ditugu herrian, eta aurretik esandako horiez gain hilabete honetan dauzkagu baita Liburu Eguna, Euskal Herriko Itzulia, Topalekuko erakusketak (San Andres Eskolaren 50. Urteurrena), Nagusien Hamabostaldia, Ikastenek antolatutako hitzaldiak...

Argazkia: Xavier de Le Rue http://neverstopexploring.com/athletes/xavier-de-le-rue/

Eibarko Klub Deportiboaren Mendi Astera –apirilaren 13tik 17ra- “Bilbao Mendi Film Festival”eko ikuskizunik ederrenak etorriko dira apirilaren 15ean eta 16an Coliseora: Afterlow (AEB, euskaraz eta gazteleraz azpi-titulatua), Valley Uprising (AEB, gazteleraz azpi-titulatua), Mission Antarctic (Frantzia, gazteleraz azpi-titulatua), Sati (Polonia; euskaraz eta gazteleraz azpi-titulatua), eta Drawn (AEB, euskaraz eta gazteleraz azpi-titulatua).

Horrez gain beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte: liburu aurkezpenak, dokumentalak Portaleko aretoan hilaren 14an (Sunnyata Lapse –euskaraz- Ibon Muguerzarena; eta El Placer de Descubrir, Mikel Zabalzarena), hitzaldiak... Eta azkenik, 17an, herriko umeek slackline eta eskaladaz gozatzeko aukera izango dute Toribio Etxebarria kaleko horman.

Dokumentuaren akzioak