Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Cielito” tangoa, herri guztiaren esku webgune honetan

2018/01/18
Piezarik maiteenetakoa da eibartarren artean Agustin Zuloaga Aldecoa musika-zuzendariaren lan hau, eta online jarri dugu (audioa eta partitura) webgune honetan.

Agustin Zuloaga Aldekoa (1899-1934)

Jende guztiaren esku jartzen dugu gure herriko piezarik ezagunena, Santa Zezilia egunez urtero jotzen den “Cielito” tangoa.  Arrate Irratiari esker eskuratu dugun grabazioa da,  Eibarko Musika Bandak 2008ko ekainaren 1ean jo eta grabatutakoa.

"Cielito" tangoaren egilea, Agustin Zuloaga Aldecoa, Durangon jaio zen 1899ko maiatzaren 15ean, baina umetatik bizi izan zen Eibarren. Zuloagaren lana entzungai duzue Egoibarra.eus webgune honetan bertan, partitura originalarekin batera.

Dokumentuaren akzioak