Abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra Eibarko Klub Deportiboaren Argazki Taldearen erakusketa.
1956ko otsailaren 7an onartu zen Klub Deportiboko mendi batzordetik banandutako Argazki Batzordea sortzeko asmoa. Ez zioten ez hasiera makala eman: urte osorako egutegia antolatu zuten; urte hartan hartan aurkeztu zituzten baita 1. Salón Internacional de Montaña, Salón fotográfico local, Concurso fotográfico de vacaciones eta Salón Regional de Fotografía de Montaña bezalako ekimenak.
Haien ezpalekoak ditugu gaur egungoak ere, abenduan zehar beren lanak erakutsiko dizkigutenak: Pedro Arriola, J.L. Irigoien, Jose Vila, Bakarne Elejalde, Enrique Lorenzo, Enrique Albistegui, Rafa Sola, Mikel Urionaguena, J.A. Palacios, J.I. de Castro, J.I, Aizpurua, J.M. Lucena, Fernando Retolaza, Virginia Arakistain, P. Mora, J. Valderrey, Oscar Baglietto, Zigor Astigarraga, Manu Sanchez eta Einer Rodriguez.
Dokumentuaren akzioak