Albéitares y Veterinarios Municipales en Eibar (1877-1977) lana José Manuel Etxaniz Makazaga albaitariarena.
Félix Zalduegui albaitaria eta Maria Mendiola bere emaztea (Félix Zaldueguik, haren semeak, utzitakoa)
Besteak beste, Luz Zalduegui mallabitarraren berri ematen digu, 1939ko abenduaren 26an, Eibarrek albaitari plaza bat eman zion lehenengo euskal emakume albaitaria.
Albéitares y Veterinarios Municipales en Eibar (1877-1977) lanean, egileak, 100 urte horietan Eibarrek ezagutu izan dituen udal albaitariak dakarzkigu eta lan horren jatorriari buruzko arrazoiak ematen dizkigu. Bartolome Bascaran dugu lehenengo izena, hura, ez zen albaitaria, baina herriko okelen ikuskaritzaz arduratu zen 1873tik 1880ra. Hurrengoa, lehenengo albaitaria, Francisco Izaguirre dugu, 1880ko abuztuan kargua hartu zuena. Harrez geroztik Eibarren izan genituen udal albaitariak hauek izan dira: Emérico Curia , Juan Sáiz , Luz Zalduegui , Jose Maria Camacho, Enrique Zurutuza, Vicente Camacho, Manuel Fernández Arin , Miguel Felix Zalduegi eta Manuel Inchaurza. Lan ikaragarria egin zuten herriko albaitari guzti horiek, agian behar bestean baloratu ez dena, baina herriko baserritarrek beste inork baino hobeto ezagutu eta estimu handian zutena: kaminorik ez izan arren, gauez zein egunez, urteko sasoi guztietan joaten ziren albaitariak baserrietara, gehienetan oinez.
Dokumentuak:
Dokumentuaren akzioak