Apirilaren 12an aurkeztuko da “Mis Memorias. La guerra civil española: 20 meses prisionero” Ego Ibarraren 42. liburua
Eibar, 1935. Santiago Arizmendiarrieta eta bere alaba Olga maiatzaren 1eko manifestazioan.
Aurkezpen ekitaldian Javier Rodrigo historialaria eta Antxon Narbaiza idazlea izango ditugu hizlari; aurrenak, liburuaren eta egileari buruz azterketa bat egingo du, eta Narbaiza eibartarrak, Arizmendiarrieta eta haren testuingurua izango ditu hizpide.
Javier Rodrigo historialaria Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle-ikerlaria da; Historia Garaikidean doktoratu zen Florentzian eta London School of Economics-ean egin zuen doktoradutza osteko ikerkuntza. Espainiako gerra zibilean aditua, hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. Bere lan batzuk aipatzearren, hona hemen: “Cautivos. Campos de concentración en la España franquista, 1936-1947”, “Hasta la raíz. Violencia durante la Guerra Civil y la dictadura franquista” edo bere azken obra “La guerra fascista. Italia en la Guerra Civil española 1937-1939” deritzona.
Antxon Narbaiza idazlea hainbat urtetan irakasle izandakoa dugu. Euskal Filologian doktoratua, liburu-itzultzailea eta makina bat artikulu eta lan argitaratukoa, besteak beste “Muguruza aita-semeak”, “Akilino Amuategi” edo “Periko Kintana: itsas gizona eta gudaria” liburuak.
Dokumentuaren akzioak