Aurrera doa Eibarko Industria Ondareari buruzko ikerketa.
Aurrera 1850 inguruan sortu zen. Argazkia: Antonio Sarasua Guisasola argazki-bilduma.
2017an ere martxa onean jarraitu du Eibarko Industria Ondarea aztertzen duen ikerketa. Tailer bakoitza aztertzean, Mikel Aparicio ikerlariak atal hauek jorratu ditu: eraikinaren eta enpresaren alderdi esanguratsuenak biltzen dituen fitxa edo laburpena; hiri-bilbearen garapena; Udal Artxiboaren informazioa; eraikinak duen arkitekturaren azterketa, 3Dn egindako marrazkiekin lagunduta; argazkiak –eraikinaren kanpoko aldeari ateratakoak, barrukoak, argazki zaharrak eta airetik hartutakoak—; eta, azkenik, enpresaren historia eta produkzio-prozesua.
Lan hori guztia, Ego Ibarra batzordea “Eibartarren Ahotan” proiektuaren barruan egiten ari den elkarrizketekin osatuko da, tailer horietako beharginei eta enpresariei egiten ari zaizkienak.
Aurtengo urte amaierarako, eraikin hauek izango ditugu aztertuta: Cerámicas Eibar, El Casco, Ayra Durex, Cadenas Iris, Barrena 32, Aurrera eta AYA.
Dokumentuaren akzioak