Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bide onetik doa Ego Ibarra Batzordearen Eibarko Industria Ondareari buruzko ikerketa

2016/09/29
Tailer guztiak identifikatuta, gaur egun daudenak eta bota direnak, eta EUAn egindako ikerketa-lana amaitzear, laneko ardatz nagusi bi hauek hartu dira aurtengoan: tailerren arkitektura eta hiri-bilakabidea, lotura ezin estuagokoak biak.

Gaspar Arizaga tailerra (Egilea: Mikel Aparicio)

Ikerlaria eraikinak bisitatzen dabil Artxiboan topatu dituen agiriak errealitateak erakusten dionarekin erkatu nahian; tailerrok hiri-bilbera nola egokitzen diren aztertzen; haien eraikuntza-ezaugarriak ikusi eta eraikinok egin dituzten arkitektoek erabili izan dituzten bitarteko guztiak analizatzen…

Eibarren hiri-bilakabidea ere jorratzen dihardu, horri buruzko plano historikoak biltzen eta herriak izan duen bilakabidearen plano-andana jarraia prestatzen. Hartara, herriaren hazkundea eta eraldaketa bistaratzeko parada izateaz gain, ikerketaren xede diren tailer guzti horiek islatuko dira: bertako industriari lotutako herri-tailer trinkoa dugu Eibar.

Ikerketaren beste atal batek batuko ditu fabrika horien historia-puskak eta produkzio-prozesua: eraikinei bizia emanez herriari berari bizia eman diotenak jasotzea, horixe da helburua.  

Gaspar Arizaga tailerra
Gaspar Arizaga tailerra

Dokumentuaren akzioak