Bideo berri bi Egoibarraren bideotekan
Aurrena, Salamankako Unibertsitateak egindako “Entre España y Rusia. Recuperando la historia de los niños de la guerra” dokumentala dugu (Usal Tv), Alcalako unibertsitateak eta Usal-ek antolatu eta Verónica Sierra irakasleak zuzendutako erakusketan oinarritutakoa; Alcalan, Salamancan eta Murtzian ikusgai egon dena (ikusi informazio-liburuxka). Erakusketa horretan, modu apalean bada ere, Ego Ibarrak lagundu du.
Bigarren dokumentua, Alberto San Emeterio eibartarraren “Eibar ciudad de todos y todas. La apasionante historia de nuestro pasado” dugu. Bertan, iraganari buruzko hausnarketa personala egiten du Eibarko Udal Artxiboko argazkietan eta beste agiri batzuetan oinarrituta.
Bideoteka honetan, orain sartu diren 2 horiez gain, ondoko dokumentu hauek ikus daitezke: Eibar aldizkariaren 50. urteurrena; “Arrateko Zelaiko kantuak” (Eibarko Klub Deportiboak antolatutako jaialdia Eibarko kantu zaharrekin); “Eibar industrial” pelikula; Eibarko Klub Deportiboaren 50. urteurrena; Eibarko Bizikleta 1956 (Eibarko CCEek antolatutakoa), “Eibar barne-barnetik” (dokumentu 2)., “Gerra aurreko eskolak”, Eibar aldizkariaren 50. urteurrena, “Hárek umiak” (gerrako umeei buruzkoa), Chema Cornagoren omenezkoa, Toribio Etxebarria sarietakoa, “Esnatu! Errepublikia etorri da eta!! eta oraingo bi hauek
Dokumentuaren akzioak