Egoibarraren Youtube kanalean dago “Eibarko lehenengo aztarna idatzia: hiri-gutuna” Jabier Elorzaren hitzaldia
Joxean Urkia (Behetarrak elkartea), Jabier Elorza historialaria eta Jacky Kokoto abadea, hitzaldiaren une batean (2021/09/16).
Jabier Elorza historialariak Azitaingo elizaren esangura eta haren antzinakotasuna azaldu zituen, Erdi Aroko hiru errege-bide garrantzitsuren elkargunea zelako, eta, bestetik ermitaren beraren kategoriagatik. Azitainen garrantzia azpimarratu eta hiri-gutunen esanahia eta horrelako agirien ezaugarri nagusiak azaldu ondoren, Alfontso XI erregeak, Jaenen, 1346. urteko otsailaren 5ean eman zuen Eibarko hiri-gutunaren berezitasunak azaldu zituen.
Behetarrak elkartearen eta Azitaingo parrokiaren laguntzari esker Elorzak Azitainen eskaini zuen hitzaldia Youtuben dago eskura.
Azitain, 2021eko irailaren 16a, Joxean Urkia (Behetarrak elkartea), Jabier Elorza historialaria eta Jacky Kokoto abadea. Argazkia: Mikel Arakistain.
Dokumentuaren akzioak