Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar aldizkariak aurrera darrai: itxura berriarekin eta kolorez hornituta.

2017/04/12
Aldizkaria bere gain hartuta, lantalde berriak 2017ko martxoko alea kaleratu du. Ale berri honek 44 orrialde dauzka, denak koloretan. Luis Aranberri, Jesus Gutierrez, Ana Alberdi eta Jose Luis Gorostegi eibartarrek osatzen dute erredakzio-taldea eta, beti bezala, kolaboratzaileen laguntza paregabea dute.

Aurkezpeneko editorialean diote irudi berria eman nahi izan diotela publikazioari, baina aldizkariak dituen 65 urte horietan izan duen nortasunari eutsita, jendea aldizkaria etxean jasotzeko irrikitan egon dadin.

Hemen duzue ikusgai, PDF formatuan.

Dokumentuaren akzioak