Eibarko bonbardaketaren inguruko hitzaldia, berriro, maiatzaren 2an Coliseoan
Gutierrezen hitzaldia Portalean. Argazkia. Asier Sarasua
Hitzaldi horretan bonbardaketaren gorabehera guztiak ezagutzeko aukera izango da, erasotzaileek abioetatik hartutako irudi ikusgarriak eta Eibar jausi ondoren atera zituzten bideo ikaragarri eta sekula ikusi gabekoak ikusteko aukera. Eibartar askoren testigantza entzuteko aukera paregabea.
Jesus Gutiérrez historialariak Eibarrek bizi izan zituen zazpi hile haien deskripzio zehatza eskainiko digu, Eibar setiatua egon zen sasoi hura zehatz azalduko du. Eibarrek frentea zuen alde guztietatik; herri inguruko mendi guztiak ziren guda leku: Akondia, Arrate, Kalamua... Elgeta eta Eibar izan ezik, Gipuzkoa osoa sublebatuen eskuetan zegoen une hartan. Egunero sufritzen zuen Eibarrek Frankoren ejertzitoaren kanoikadak; abioi italiarrek eta alemanek botatzen zituzten bonbak ere ez ziren nolanahikoak, latza zen egoera: gorriak eta bi ikusi zituzten eibartarrek, suak eta garrak.
Egun haietan gertatutakoa zehaztasunez kontatuko du: herrian jaso ziren refugioak non zeuden; Karakate, Galdaramuño, San Andres elizaren kanpai-dorrean eta beste hainbat lekutan jarritako zaintza-sistema nolakoa zen... Amaitzeko, Eibarko zein kaletan zenbat etxe kaltetu ziren azalduko du; birrinduta zegoen herri hark etorkizunari nola egin zion aurre azalduta eta Eibarko berreraikuntzaren berri emanda. Gaur ezagutzen dugun herria.
Dokumentuaren akzioak