Eibarko eraikinak; udaletxea eta Mendiguren y Zarraua
Eibarko Udaletxea. Argazkia: Iñigo Artamendi
Udaletxe berria jasotzeko asmoaren lehenengo aztarnak 1870 urte ingurukoak ditugu, San Andres parrokiaren aldamenean zegoen eraikin zaharra edo Kontzejukoa oso egoera eskasean baitzegoen. Orain ezagutzen dugun udaletxea jasotzeko Untzagako Errege Etxea bota behar izan zen.
Bigarren eraikina ostera, fabrika bat dugu, Mendiguren y Zarraua, Eibarren oso ohikoa zenez, eraikin bakar batean tailerra eta etxebizitzak batzen zituena. Proiektua Raimundo Alberdi Abaunz arkitektoarena zen eta hasierako proiektuak 8 solairu zituen: 3 solairu tailerrak hartzen zituen eta gainerako 5ak etxe ziren. Tailerra 1957an handitu zen azkenengo aldiz eta orduan jan zuen errekaren erdia. Gero, beste tailer askok bezala, Eibartik alde egin zuen leku gehiagoren bila. Gaur egun Grupo MZ izenarekin ari da lanean Abadiñon, hain zuzen ere Mendiguren y Zarraua S.A. izenaren azpian bateratu diren Hijos de Valenciaga S.A. eta Industrias Berry S.A. enpresek osatutakoa, hirurak, jatorriz, eibartarrak.
Dokumentuaren akzioak