Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko idazleen lanak sarean: Romualdo Galdos eta beste hainbat

2010/11/23
Hemendik aurrera, apurka bada ere, sarean jarriko ditugu Eibarko idazleen lanak, baita Eibarri buruz idatzi dutenenak ere, askotan ahaztuta geratu diren lan eder askoak. Oraingo honetan, besteak beste, Romualdo Galdosenak eta herriko beste hainbat idazlerenak dakartzagu.

Romualdo Galdos

Romualdo Galdosen Jesus aurtxoaren lenengo itzaldia izeneko olerkiak, 1952an kaleratutakoa,  Mikel Garicoïts liburuaren berrargitalpena lapurteraz eta berak “ezertxo ere aldatu-barik”  bizkaieraz  jarria (1923an kaleratutakoa) eta Dabiden eres-abestiak. Latekeraz, gerkeraz eta iberkeraz artu... eta euskeraz ipini-takoak (1936an kaleratu ziren tomo biak) sarean daude jada.  

Aipatu dugun azken lan horretan interes handikoa da euskarazko testuak eta latinezkoak “errezago” ulertzeko egiten dituen oharrak.

Liburu horiez gain RIEVeko beste artikulu txiki sorta bat ere sarean duzue, 80ko hamarraldi ingurukoak (San Martin, Gorrochategui, Zuazo...) eta Zeruko Argian (1954tik 1960ra) Gabriel Manterolak, Ibargutxik edo Laspiurrek argiratutako artikulu interesgarriak.

Hementxe duzue lehenengo fase honetan online jarri diren dokumentuen zerrenda:

Dokumentuaren akzioak