Eibarko Klub Deportiboaren "Ate irekien eguna" irailaren 29an
Kirola eta kultura gure herrian sustatu asmoz, Klub Deportiboak kalera atera nahi ditu bertan egiten diren kirol eta kultura ekintzak, horretarako datorren irailaren 29rako (larunbata), hainbat ekintza antolatu ditu, egiten dituen gauza guztiak herritarrei erakusteko.
Deporreko batzorde guztien ekintzak egingo dira egun horretan: mendi irteera Urkoko kobara, Euskal Jaiaren historiaren erakusketa, aldi-bereko xake partidak, argazki-ateratzea eta bideo-grabaketak, roller-eskien erakustaldia, rokodromoak, itsukako xakea, squash pista puzgarria, hesi-lasterketa, altuera jauzia, itsukako-xakea, txirrindularitza eta urpekaritza materialaren erakusketa eta erabilera adibideak, Juan Gisasola kalepeko errekasto-jeitsiera, "barru" partidua San Andres Elizako horman, San Andres elizaren kanpandorrerako eskalada, herri bazkaria, eta bukatzeko erromeria Untzagan.
Ekintza guztietako partehartzea librea da eta ez du aurrez izen-ematerik behar Urkoko kobarako igoera eta Juan Gisasola kaleko errekastoaren jeitsierak izan ezik. Hauetan izena emateko Deportibora etorri behar da astelehen, asteazken edo ostiralean 19:30tatik 20:30tara edo telefonoz deitu: 943201904.Bazkarirako txartelak Deportiboko tabernan erosi daitezke datorren asteazkenera arte (26ra arte), prezioak 12 € nagusientzat eta 8 € haurrentzat, bazkaria Toribio Etxeberria kalean izango da.
>> Ikus triptikoa (PDF)
Dokumentuaren akzioak