Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko plazan baserritarrek saltzen zuten esnearen kontrol zorrotza egiten zuen Udalak.

2020/03/31
Esne-marmitek plaka bat izaten zuten, zenbaki batekin. Hemen ikus dezakezue plaka horietako bat.

Esnearen kontrolerako txapa (1974).

Herriko albaitariaren lanetako bat izaten zen hori: plaza bieta joan, Errebalekora eta Ipuruakora, marmitetatik esne-muestra bat hartu eta analizatzea. Eta ez da aspaldiko kontua, 80. hamarkadara arte horrela izan baitzen. Eibarko emakume baserritar askok ondo gogoan izango dute oraindik ere.

Albaitariaren zereginak Udal Ordenantzetan islatzen dira eta gaur egun ere indarrean daude:

"Udalak, albaitari titularraren bidez, salgai dauden okelak, arrainak, urdaiak eta gainerako elikagaiak ikuskatuko ditu, eta okelak zigilatuko ditu.  Ikuskapena egunero egingo da, albaitariak egokitzat jotzen dituen ordu edo uneetan.Albaitari titularrak behar bezala eta berehala baliogabetuko ditu, lagunduko dioten langileez baliatuta, saltzeko diren eta egoera txarrean dauden artikuluak, eta, egunero, baliogabetutako artikuluen berri emango die udalkideei, gobernu-organoei eta Merkatuen eskumenaz arduratzen diren teknikariei."

Plaka honek gure herriko plazan egiten zen esne-salmenta zuzenak sasoi baten izan zuen osasun-kontrolaren berri ematen digu.

Dokumentuaren akzioak