"Eibarko Unibertsitate Laborala 1968-2018" liburua webgune honetan.
Eibarko Unibertsitate Laboralaren 50. urteurrena ospatzeko argitaratutako liburua, Eibarko Unibertsitatea Laborala 1968-2018, sarean kontsultatu dezakezu, oso-osorik, Egoibarra.eus webgune honetan bertan, argitalpenen atalean.
Miguel Arroitajauregui, Juan Domingo Barahona, José Antonio Camacho eta Antxon Narbaiza egileek dioten bezala, UNIren lehen urteetako historiarekin batera, berrogeita ikasleren esperientzia eta oroitzapenak daude jasota, bakoitzak bere sasoiari zegokion ikasturtea gogoratuz. Baita administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren testigantzak ere.
Unibertsitate Laboralaren sorrerari buruzko hasierako kapituluak damaigu 1963ko urtarrilaren 23an Eskola Politeknikoaren kokapenaz hitz egiteko Armeria Eskolan izan zuten bilera hartatik 1968ko abuztuaren 31n obrak amaitu arteko bide luze eta, sarri askotan, malkartsu hura.
Bigarren atalean Pedro Zelaiak 1968an Félix (Peli) Egañari (1932-2005) egindako elkarrizketa bat jaso da (irakurri osorik Peli Egañak gai honi buruz idatzitako iritzi-artikulua), Egaña izan baitzen Eibarko Unibertsitate Laboralaren eragile nagusienetako bat eta lurralde honetako beste hainbat asmoren arima (Aspace, Matia Fundazioa).
Liburuak ederto asko jasotzen du herrian garrantzi handikoa izan den ikas-erakundearen ibilbidea: UNIarena, alegia.
Félix (Peli) Egaña Eibarko eskola batean. Alboan, Juan Guisasola “Juanito Txoko”. Argazkia: Tere Gantxegik lagatakoa.
Dokumentuaren akzioak