Eibartarren Ahotan: lekukotasun gehiago
Secundino Loidi
Secundino Loidi (1919-2010), Ramiro Larrañaga (1924-2005), Jose Kareaga (1930-2008), Ofelia de los Toyos (1925-2002), Asunción Larraza (1914-2002), Jose Zuloaga, Maria Luisa Maitre Jean. Horiek dira lehendik grabatuta egon arren, oraingoan jorratu edo sakondu diren lekukoak, denak garrantzia handikoak.
Secundino Loidi: aurten bertan hil da "Bicicleta Eibarresa"ren sortzaileetako bat. Pasarte hauetan Errepublikaren aldarrikapen egunean bandera bila bidali zutela kontatzen digu, Armeria Eskolaren hasierakoak gertutik ezagutu zituenez, orduko irakasleak eta giroa, Telleria alkate aukeratu zutenekoa, GAC, Orbea eta Beistegui bizikleta-fabrikak, Urzelai txirrindularia...Ofelia de los Toyos: Juan de los Toyosen alabak aitari buruzko argitasun asko ematen dizkigu, Eibarko zinegotzia izan zen; oktubreko reboluziñuan zeresan handia izan zuen eta Frantziara egin zuen alde Frente Popularrak irabazi arte; 1936ko urriaren 7an, Eusko Jaurlaritzaren Lan Kontseilari izendatu zuten. Alabak hori dena eta familiaren gora beherak kontatzen ditu. Ramiro Larrañaga, Jose Kareaga eta Jose Zuloaga: hirurak batera egindako elkarrizketa batean, Maltzaga, Eusebio Zuloaga, eibartarren eta plaentziatarren arteko harremana, tenplearen nondik norakoak, Eusebio Zuloaga, Sebastian Miranda, Don Emilio abadea eta beste hainbat kontu darabiltzate. Maria Luisa Maitre Jean: Isasiko komentua, Isasiko markesa eta palazio aurreko erromeriak, Santaiñes elizan Sanblasak bedeinkatzeko ohitura, Maitre-Jean familia eta karlistadak, Toribio Etxebarria eta Aputxiano, mikeleteen uniformea, Otaola baserria eta dorretxe zaharra, tropak Eibarren, gerra ostea...Asunción Larraza: "Jose Mariren taberna" ezaguna Eibarren, kartetan "tomatian" jokatzen, San Agustinen Errebaleko komentua, Salon Teatroa eta Kruzetanekoa.
Dokumentuaren akzioak