Helmhotz organoaren 50. urteurrena: kontzertua Coliseoan
Argazkia: Diario de Noticias
Helmholtz Electrónica SA enpresa Errekatxu kaleko 14an jartzeko baimena 1957ko azaroaren 27an eman zion udalak Jose Luis Elorza Chinchurretari; berarekin batera José eta Jesús Ibaceta Arrate anaiak zeuden beharrean.. Aurrenik Errekatxun, gero Rialto zine-aretoaren gaineko aldean eta azkenik Barrena kalean egon zen enpresa.
Chicagon egiten zen Hammond organoaren kopia zehatza egitea lortu zuten Eibarren; amerikanoak ere harrituta geratu omen ziren Eibarrera etorri zirenean: pieza guzti-guztiak, eibartarrek marraztu, kalkulatu, diseinatu eta bertan fabrikatutakoak ziren. Herriko enpresa askoren lana zegoen tartean (trokelak, moldeak...).Horrelako organo bat egiteko erabili beharreko materialak ere ez ziren nolanahikoak: paladioa, zilarra, aleazio bereziak... Jesus Maria Aguirre adituaren esanetan benetako artelana. 1967. urtean, Hammond etxeko organista ofizialak, Charles Wilsonek, Eibarko tailarren bertan probatu zuen organoa.
Guztira 50 organo inguru izan ziren han hemenka saldutakoak (Madril, Valladolid, Santiago, Gasteiz, Pontevedra...). Horietako bat Chicagoko Hammond fabrikaren zentralera eraman zen.. 1970. urtearen inguruan, telebista-aparatuak egiten hasi ziren eta 1972. urteko martxoaren 1ean, Jose Ibacetak “ prozedura optiko-elektronikoa erabilita telebistako irudi handiak koloretan proiektatzeko sistema” patentatu zuen.
Dokumentuaren akzioak