Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Herriaren iragana eta oraina elkartzen dituen “Eibar erretrofotografiatu” lana amaitu da

2017/03/17
Duela urte bete hasi zuen bere lana Gorka Castrillok. Argazki bat leku berean baina momentu ezberdinetan ateratzea: horixe da erretrofotografia deritzon teknika, eta horixe da Gorka Castrillo eibartarra Ego Ibarrarentzako egiten aritu den lana. Dagoeneko amaitu du eta laster ikusi ahalko dute eibartar guztiek.

1964ko ekainaren 29a, San Pedro eguneko jaiak Eibarren. Dantza-txapelketa Urkizun (Plazaola-Gorka Castrillo)

Iaz aurkeztu genuen webgune honetan bertan Gorka Castrilloren "Eibar erretrofotografiatu" lana. Argazki zahar bat hartu, eta urteetara leku berean beste argazki bat ateratzea da erretrofotografia.

Castrillok gaika landu du proiektua (hirigintza, jaiak, ikuskizunak…) eta guztira 700 argazki erabili ditu: 350 argazki berak ateratakoak, antzinako argazkia atera zen leku eta orduko sasoi berean egindakoak. Egindako aurkezpenaren muestra txiki bat, auzoka, PDF honetan.

Gehienak Plazaolarenak edo Castrillorenak (Udal Artxiboa). Badaude baita Lakuesta, Ojanguren edo San Martinen argazkiak ere; edo herritarrek lan honetarako propio utzitakoak (Rosario Larrea, Corral, Lahidalga, Castrillo Díaz…)

Ego Ibarra batzordeak argazkirik esanguratsuenak aukeratuko ditu herriko kaleetan jartzeko.

Dokumentuaren akzioak