Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Herriko kanposantuak, katolikoa eta zibila. “Zibiletik” edo “elizatik” egindako hiletak, biak antzinakoak Eibarren.

2021/05/20
Kanposantu zaharra, Ibarkurutzeko Anuntziazioko Andra Mari ermitaren ondoan zegoen, Ibarbea etxearen lursailetan.

"Eibarko kanposantu bixak" (Atzo goizeko ipuinak, Martin Azpilikueta)

1863. urteko urtarrilaren 18an, Udalari kanposatuaren egoeraren berri eman zitzaion txosten batean, esanez, oso txikia zela eta herri erdian zegoela, Errebal eta Arragueta kaleen artean eta, arren,  beste leku bat bilatzeko. Osasun batzarrak aztertu zuen txostena eta adierazi zuen ez zituela betetzen behar ziren baldintzak.

Horren aurrean, Udalak batzorde bat eratu zuen Santiago de Sarasola arkitektoaren laguntzaz kanposantu berrirako leku apropos bat bilatzeko. 1864an, kanposantu berria Santa Ines ermitaren ondoan egitea erabaki zuen Udalak, Santa Cruz markesaren terrenoetan, baina, azkenean, ez zen han egin, eta 1855eko maiatzean, Udalak, Garro-soroan egitea erabaki zuen (gaur, Urki).

1866ko apirilean, kanposantu berria egiteko obrak enkantera atera ziren: partidetako bat kanposantuaren obrak egiteko, hormak jasotzeko, atea jartzeko eta hara joateko bidea egiteko zen; bestea, kapilla egiteko.

Handik urte batzuetara, 1887an, Alhondiga kanposantu zaharreko lurretan egitea erabaki zuten, Ibarkurutzean, proiektua Pedro Jose Astarloa obra-maisuaren eskuetan utziz.

Eibarren lehendik ere bazen kanposantu zibil bat, baina egoera txarrean zegoenez, 1902. urteko ekainaren 16an, Udaleko Gobernazio Batzordeak kanposantu zibil berria egitea erabaki zuen. 1903. urtean terrenoa erosi zen kanposantu zibila egiteko eta aurrekontu berezi bat jarri. Proiektua Cortazar arkitektoarena zen. Azkenean, kanposantu katolikoaren ondoan egin zen eta 1905ean kanposatu zibilaren obrak amaituta zeuden.

Franco hil eta urte bira, 1977an, kanposantu zibilaren eta katolikoaren artean zegoen horma bota zen. Martin Azpilikuetak Eibar taldearen kategoria-jaitsiera jarri du lurperatu biren ahotan.

Dokumentuaren akzioak

etiketak: 675urte