Historia de las mujeres de Eibar liburuaren aurkezpena
Historia de las mujeres de Eibar
Coliseoan egingo den ekitaldian, Arantza Lasaren hitzez gain, Jone Miren Hernández antropologoak Eibarko emakumeen legatuari buruz hitz egingo du, eta horren ondoren, Pausoz Pauso Eibarko dantza taldeak “Sari artean ere bada lorerik” ikuskizuna eskainiko du.
Historia de las mujeres de Eibar liburuan, egileak, Erdi Arotik trantsizioaren urte haietara arteko emakumeen ibilbidea egiten du; gizaldiz gizaldi doa Arantza Lasa emakumearen historiari dagozkion pintzelkada nagusiak ematen: antzinako Ordenantza zaharrak eta emakumearen presentzia, komentuak, ofizio zaharrak, Ilustrazioa, industrializazioaren etorrera. Bidea seinalatzen digu: hor ditugu herriko maistrak, baserritarrak, praktikanteak, kirolariak, biharginak, etxeko andreak, mojak, serorak... Izan zirenak eta direnak etorriko diren beste guztien bidegile eta aitzindari.
Ego Ibarra batzordeak kaleratzen duen 39. Liburu hau Emakumearen Ordezkaritzak 2005ean kaleratu zuen "Emakumeek Eibarko Historiari egindako ekarpena" beka-deialdian irabazi zuen proiektu hartatik abiatu da.
Liburua 16 euroan salduko da (aurkezpen egunean erdian, 8 euroan).
Dokumentuaren akzioak