Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Idazleak, idazlanak: Karmelo Zubizarreta, “Aita Karmelo”ren “Kalea” nobela sekula argitaratu gabea

2011/06/20
Ego Ibarra batzordeak Karmelo Zubizarreta "Aita Karmelo"ren "Kalea" nobela sekula argitaratu gabea kaleratu du.

Karmelo Zubizarreta

“Aita Karmelo”, Karmelo Zubizarreta Arrizabalaga, Azkoitian jaio zen 1927ko abuztuaren 27an.   Eibarrera 1952an etorri zen. Soldadutza egitera joan eta  handik bueltan,   Altzo herrian urte bete igaro ondoren, berriro Eibarrera etorri zen. 1963-69 urteetan Eibarko karmeliten  nagusi. 1996ko abuztuan hil zen  Alemanian,  hango etorkinekin lanean zebilen bere anaia  bisitatzera joan zenean.

Euskaltzalea eta idazle oparoa bezain aberatsa, “Karmel” aldizkarian argitaratu zituen bere lan ia gehienak.  “Naigabez” nobela ere badu. Oraingoan “Kalea” nobela kaleratzen dugu, sekula argitaratu ez zitzaiona eta berak idatzi zuen bezala digitalizatu dena.

Dokumentuak:

Karmelo Zubizarreta 

 

 

Dokumentuaren akzioak