Idazleak, idazlanak: Karmelo Zubizarreta, “Aita Karmelo”ren “Kalea” nobela sekula argitaratu gabea
2011/06/20
Ego Ibarra batzordeak Karmelo Zubizarreta "Aita Karmelo"ren "Kalea" nobela sekula argitaratu gabea kaleratu du.
Karmelo Zubizarreta
“Aita Karmelo”, Karmelo Zubizarreta Arrizabalaga, Azkoitian jaio zen
1927ko abuztuaren 27an. Eibarrera 1952an etorri zen. Soldadutza
egitera joan eta handik bueltan, Altzo herrian urte bete igaro
ondoren, berriro Eibarrera etorri zen. 1963-69 urteetan Eibarko
karmeliten nagusi. 1996ko abuztuan hil zen Alemanian, hango
etorkinekin lanean zebilen bere anaia bisitatzera joan zenean.
Euskaltzalea eta idazle oparoa bezain aberatsa, “Karmel” aldizkarian argitaratu zituen bere lan ia gehienak. “Naigabez” nobela ere badu. Oraingoan “Kalea” nobela kaleratzen dugu, sekula argitaratu ez zitzaiona eta berak idatzi zuen bezala digitalizatu dena.
Dokumentuak:
- Aita Karmelo. Karmelo Zubizarreta (biografia)
- Kalea nobela (Pdf, 7 Mb)
- Bere bizitzari buruz berak egindako oharrak
Dokumentuaren akzioak