II. Errepublikaren eta gerratearen Memoriala Eibarren: laburpena sarean.
2010/10/28
Proiektua urriaren hasieran aurkeztu zen, eta orain, webgune honetan, laburpena uzten da jendaurrean, nahi duenak bere iritzia eman eta iradokizunak egin ditzan.
Proiektua Debegesak bideratu du eta egileak Jordi Padró eta Aritz Arrizabalaga izan dira (Stoa etxekoak).
Proiektu honen helburu nagusia hezkuntzaren alorrerako, kultura aisialdirako eta oroimenaren inguruko turismo-eskaintza antolatzea da, udalerrian, 1931 eta 1945 arteko urteak ardatz hartuta. Tarte horretan, II. Errepublika, Gerra Zibila, gerraostea eta Eibar berreraiki zeneko sasoia biltzen dira. Egin zen aurkezpenean, asmoaren laburpena webgune honetan ipintzea eta jendearen iritziak batzea erabaki zen. Hona hemen proiektuaren laburpena PDF formatuan.
Dokumentuaren akzioak