Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ipurua Gimnasia Erritmikoko taldea eta Ibarkurutzeko iturria damaizkigu aurten Arrate Filatelia Elkarteak

2023/11/22
LIV. Seilu Erakusketa azaroaren 26tik abenduaren 3ra arte egongo da zabalik Portalean.

Arrate Filatelia Elkarteak urtero ekartzen ditu gogora Eibarko elkarteen lana  eta herriaren inguruko bestelako kontuak. Oraingoan, gimnasia erritmikoko Ipurua Kluba eta Ibarkurutzeko iturria dakarzkigu (ikus katalogoa, PDF formatuan).

Gimnasia Erritmikoko Ipurua Kluba gimnasiako hastapen-eskola legez hasi zen 1982an, Kiroldegia ireki zenean. Handik sei urtera, guraso talde batek kluba sortu zuen, zeinaren fundazio-akta 1988ko urtarrilekoa den. Harrez geroztik, klubak egindako lanari esker,  gazte asko izan dira gimnasia erritmikoan ibili direnak eta  makina bat lorpen ere eskuratu dituzte, azkena, aurten bertan Espainiako txapelketan lortutako bigarren postua.

Ibarkurutzeko iturriaren aurreneko berriak 1884koak dira, 118 eibartarrek urte hartan eskatu baitzioten Udalari Ibarkurutze kalean ura edateko iturria egiteko. Azkenean, 1892an egin zen iturria, kainu bikoa, bata, Maria Angela kalera eta bestea Arraguetara begira. 1944an, Raimundo Alberdi arkitektoaren zuzendaritzapean, gaur egun ezagutzen dugun iturria jaso zen, lau kainukoa, Nafarroako marmol zuriarekin egina.

Dokumentuaren akzioak