Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Javier Gorosabel Urkia (1969-2015) Eibarko astrofisikariaren biografia webgune honetako “Eibartarrak” atalean haren heriotzaren urteurrenean

2016/04/21
Zientzialari-ibilbide paregabea egin zuen Gorosabelek: gamma izpien eztanda kosmikoen fisikan azken 15 urteotan eibartarrak egindako ekarpenak funtsezkotzat hartzen ditu nazioarteko astronomia-komunitateak.

Alberto J. Castro-Tirado (IAA-CSIC eta UMA), Benjamín Montesinos Comino (CAB/INTA-CSIC), Antxón Alberdi Odriozola (IAA-CSIC) eta Agustín Sánchez Lavega (UPV) ikerlariak izan dira eibartarraren biografia osatu dutenak, eta haien hitzetan, “Javier Gorosabel erreferentzia garrantzitsua izan da mundu mailan –eta bada oraindik– GRBen (gamma izpien eztandak) fisikaren ikerketan.”

Javier Gorosabelen omenez, Espainiako Astronomia Elkarteak, bere XII. Bilkura Zientifikoan, saio berezi bat egingo du Bilbon, 2016ko uztailean.

Ego Ibarra batzordeak eskerrak ematen dizkie Gorosabelen biografia osatu duten zientzialari horiei, gure herrikidearen izena eta izana hedatzen laguntzeagatik.

Dokumentuaren akzioak