Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Julen Zabaletak plumillaz egindako marrazkiak, Eibarko eraikinak eta antzinako kaleak jasotzen dituztenak, web orri honetan.

2016/01/18
Julen Zabaleta Barrenechea 1921ean jaio zen Elgoibarren, baina Eibarrekin betidanik izan du lotura estua: 1940an Hortensia San Martin eibartarrarekin ezkondu zen; eta harrezkero bertan bizi da.

Orbea fabrika

Julen Zabaletik 4000 marrazkitik gora dauzka eginda: Euskadiko herri bakoitzaren eraikin esanguratsuenak, Nafarroako erromaniko osoa, Gipuzkoako eliza eta ermita guztiak, ofizio zaharrak, meatzarien lana…Asko dira Julen Zabaletarekin zorretan dauden ikerlariak eta Museoak.

Eta Zabaletaren marrazkiak dituzten aldizkariak eta liburuak ere ugari dira. Hona hemen, gutxi batzuk aipatzearren: Pan Pin 1960tik 1969ra Zeruko Argia-k kaleratu zuen gehigarria; Eibar, tintaz eta lumaz, Goierri Marrazkitan, Amaia: VIII. mendeko euskaldunen historioak, Elgoibar, iragana eta oraina/Elgoibar ayer y hoy liburuak edo Zabaletaren lagun handia den Carmelo Urdangarin ikerlariaren Oficios Tradicionales liburu-bilduma guztietako marrazkiak.

Marrazki guztiak ikusi.

Dokumentuaren akzioak