Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Luis Aranberri Amatiñoren liburua, La pelota según Miguel Gallastegui, abenduaren 23an, astelehena, aurkeztuko da Eibarren

2013/12/20
Gabon bezperan aurkeztuko da liburua, abenduaren 23an, Eibarko Coliseo antzokian, iluntzeko 7etan.

Bergara, 1948. Argazkilaria: Toribio Jauregi (Isabel Vidarte Charolak utzia)

Aurkezpen ekitaldiaren gidaritza Pedro Mari Goikoetxea kazetariaren esku dago eta "Miguel Gallastegui, ni pelotari" ETBk ekoitzi duen  dokumentalaren zati bat eskainiko da, aste horretan bertan telebistatik emango dena.

Amatiñoren liburuak 252 orrialde, 134 argazki eta  394 orrialde-oin ditu. Argazki gehienak Miguel Gallastegui berarenak dira, baina badaude beste pertsona askok eta hainbat erakundek edo taldek lagatako erretratu eder askoak ere.

Miguel Gallastegui eta Eibar: gizonaren eta herriaren erretratatua atera du Amatiñok idatzitako lanean, baina,  horrez gain, pilotaren historiaren zati handi bat ere ederto asko islatu du, hedabideen lana ahazteke.

Bestalde, abenduaren 29an Eibarko Astelena frontoian jokatuko den binakako txapelketaren  partidan, Miguel Gallasteguiri  egingo zaio gorazarre, egun horretan bera izango da gonbidatu nagusia eta estelarraren aurretik (Martinez de Irujo-Barriola / Ezkurdia-Zabaleta), txapa botako duena.

Aurkezpen egunean liburua merkeago egongo da (10 euroan). Liburuaren  prezioa 16 euro da. Webgune honetan ere lortu daiteke liburua PDF formatuan astelehenetik aurrera. Liburuari buruzko informazio gehiago albiste honetan duzue eta Migel Gallastegiren biografia labur bat gure webgunean.

Dokumentuaren akzioak