Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Luis Castells historialariaren hitzaldia Portalean

2010/12/16
Luis Castells Arteche, historia katedradunak, Nacimiento y auge de la conciencia social en Eibar 1890-1923 gaia jorratuko du abenduaren 17an, ostirala, iluntzeko 19:00etan.

Luis Castells Arteche historialaria Donostian jaio zen 1951eko irailaren 3an. Salamancako Unibertsitatean Geografia eta Historian lizentziatu zen (1976) eta Doktoretza Madrileko Konplutensean eskuratu zuen.  1993az geroztik, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko (Leioa) Historia Garaikideko Katedratiko da.

Eibarko hitzaldian, Eibarko herriaren gizarte-kontzientziaren sorrera eta gorakada izango ditu hizpide, berak ondo ezagutzen duen gaia. 2001ean Ego Ibarra batzordeak Errepublikaren inguruan antolatutako erakusketaren katalogoko "La República, un tiempo de ilusión" artikulua dugu horren adibide.

Asko izan dira ikertu dituen gaiak: Euskal Herriaren  modernizazioa prozesuak, Euskal Herriko langileen bilakabidea eta garapena, II. Errepublika Euskadin, euskal burgesia,  eguneroko bizimodua eta autonomia eta identitateak.

Liburu eta artikulu asko argitaratu ditu. Batzuk aipatzearren: Los trabajadores en el País Vasco. 1876-1923; Modernización y dinámica política en la sociedad guipuzcoana de la Restauración 1876-191 ; Fueros y conciertos económicos, Poder económico y poder político."La Historia de la Vida cotidiana"...

Eguneraketa (2010-12-20): hemen duzu hitzaldiko aurkezpena (PDF)

 

Dokumentuaren akzioak