Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Mugarriak, gure historiaren lekuko mutuak" hitzaldi arrakastatsua egin da Artxiboan

2017/11/09
Bertaratu direnek -ikasleak, gehienak- gure mugen alderdi dokumentala eta historikoa ezagutzeko aukera izan dute eta baita Klub Deportibo taldeko kideek egindako lokalizazio-lan ezin hobea.

Yolanda Ruiz Urbón Artxiboko arduradunak hitzaren beraren definiziotik hasita, kontzejuko lurrak osatzen duten zatiak -hiribildua eta lurra- zein diren azaldu eta jurisdikzioaren garrantzia azpimarratu du; jarraian, lurraldea markatzearen ekintza formala deskribatu du: mugak seinalatzea eta mugarriak jartzea. Agirien zatian, Artxiboan dauden 1356tik 1637ra arteko dokumentu historiko garrantzitsuenak aipatu ditu; eta, azkenik, kontzejuko mendien erabilera desberdinak azaldu ditu (egurtzak, usa edo ejidoak, saroi edo isastu delakoak eta eunoak).

Jarraian, Julian Etxeberriak, Periko Iriondo eta Angel Treviñoren laguntzarekin -Klub Deportiboko mendi taldeko kideak-, nola egin zuten Eibarko 71 mugarriak lekutzeko lana azaldu du; landa-lan borondatezko horretan ia urtebete eman zuten, eta, haiei esker Eibarko alderdi ezezagun eta ezkutu bat ezagutzera ematea lortu da.

Hitzaldira joan direnek —gazteak, gehienak— gure herriko historiaren parte ezezagun bat ezagutzeko aukera izan dute. 

Dokumentuaren akzioak