Niceto Muguruza (1882-1920) mediku eibartarraren "Nociones generales de higiene del obrero siderúrgico" liburua azaroaren 28an aurkeztuko da Eibarren.
1929. Beharginak Alfa Kooperatibaren tailerrean, armak egiten . Eibarko Udal Artxiboa.
Niceto Muguruza Larriña (1882-1920) Eibarko Udal Laboratorioaren zuzendaria izan zen 1912tik hil arte. 1918an "Nociones generales de higiene del obrero siderúrgico" liburua argitaratu zuen. Lehenengo edizio haren mendeurrena betetzen den honetan, Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteak liburua berriro emango du argitara, liburuko atal bakoitzari buruzko iruzkinekin.
2008an ere Muguruza medikuen inguruko beste liburu bat argitaratu zuen Ego Ibarra batzorde honek, Antxon Narbaizaren eskutik, Muguruza aita-semeak.
Hau da Niceto Muguruzak egindako liburuaren 213 orrialde haien aurkibide nagusia, beharginekiko zuen arduraren erakusgarri aparta:
- kapitulua: Fabriken hazkuntza modernoa, industria-jatorriko gaixotasunen eragile. Nagusiak higiene-nozioetan inbertitzen duen dirua, garestia izatetik urruti, aberastasun-iturri da.
- kapitulua: Langileen gaixotasunen faktore etiologikoak. Elikaduraren arazoa.
- kapitulua: Langilearen logela.
- kapitulua: Tailerreko higiene-baldintzak.
- kapitulua: Langilearen nekea, entrenamendua eta atsedena.
- kapitulua: Ohiko nekea eta akidura.
- kapitulua: Laneko jarrera biziotsuak.
- kapitulua: Industria siderurgikoko hautsak eragindako gaitzak.
- kapitulua: Alkoholismoa langileengan.
- kapitulua: Zentzumen-organoen gaixotasunak eta lesio traumatikoak.
- kapitulua: Langile siderurgikoaren azalaren higienea.
- kapitulua: Segurtasuna industria-lanean. Laneko istripuen aurkako neurriak.
- kapitulua: Lanerako erabiltzen den jantziaren baldintzak. Lurrun-galdarek eta energia elektrikoak eragin ditzaketen istripuen aurkako prebentzio-jarraibideak.
- kapitulua: Makineria-sekzioen arteko igarobidea. Poleak eta transmisio-uhalak. Uhalak mugitzeko segurtasun-mekanismoak. Artezteko makinen eta leungailuen poleen babesa.
- kapitulua: Langileak eta aurreikuspen arazoak.
- kapitulua: Langileen mutualitateak.
- kapitulua: Istripuak daudenerako premiazko sorospena.
- kapitulua: Suzko armek eragindako zauriak.
- kapitulua: Lehen zainketak erreduretan.
- kapitulua: Gorputz arrotzak barrunbe naturaletara sartzea
Dokumentuaren akzioak