Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Patxin eta Potxin pailazoak ikusteko sarrerak salgai

2014/11/07
Astelehenetik aurrera salgai egongo dira Potxin eta Patxin pailazoek "Atxia Motxia". Eibarko umien kuadernuaren inguruan eskainiko duten ikuskizunaren sarrerak. Azaroaren 27an izango da Coliseoan.

Argazkia: Atxia Motxia. Eibarko umien kuadernua. Eibarko erreka eta inguruko eraikinak (pegatinak)

Umeentzat prestatu den koaderno horretan (Atxia motxia) oinarrituko den pailazoen emanaldi berezi hori azaroaren 28an izango da, Coliseoan, arratsaldeko 6retan. Sarrerak salgai egongo dira datorren astelehenetik aurrera (azaroak 10).  

Sarrerak, bertan Coliseoan, astelehenetan (ordutegia: 19:00-20:00) eta ostiraletan (ordutegia: 21:00-22:00) eros daitezke. Baita  Kutxabank-eko edozein kutxazainetan eta  Internetez (gero jarri  "aretoak" eta Coliseo Antzokian klikatu). Sarreraren  prezioa euro 2koa da.

Marrazkiak Jose Antonio Azpilikueta margolariarenak dira; herriko euskaran idatzitako testuak eta gaien inguruan emandako aholkuak Aintzane Agirrebeña (Badihardugu elkartea) eibartarraren eskuetatik etorri dira. Koadernotxoa ere egun horretan jarriko da salgai antzokian bertan prezio berezian: euro 2.

Koadernoaren inguruko informazio gehiago:

Dokumentuaren akzioak