Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalbatza berria Eibarren

2011/06/13
Joan zen zapatuan alkatea aukeratu eta zinegotziak karguaz jabetu ondoren, udalbatza berria eratu zen Eibarren.

Zapatuan, ekainak 11 -legeak dioen bezala, hauteskundeak izan eta 20 egunera- Miguel de los Toyos Nazabal alkate aukeratu zuten eta zinegotziak euren karguez jabetu ziren. Hona hemen udalkide berrien izenak: Mari Jose Telleria, Arcadio Benitez, Esther Kareaga, Eneko Andueza, José Luis Vallés, Ana Rodríguez Fouz, Miren Gallastegui, Pedro Escribano (PSE); Igor Aldalur, Josu Cristobal, Sokorro Baskaran, Leire Abanzabalegi, Nerea Castro, Begoña Vesga (Bildu); Eva Juez, Iñaki Zuloaga, Javer Zorrakin, Mari Luz Valenciaga (EAJ-PNV) eta Carmen Larrañaga eta Sofía Vazquez, (PP).

Hurrengo pausoa udalbatzaren aurreneko bilera egitea izango da, baina aldez aurretik, astean zehar, talde bakoitzak alkateari idatzi bat bidaliko dio taldearen izena ematen, bozeramailea zein izango den azaltzen, eta bozemailearen ordezkoa eta taldearen koordinatzailea zeintzuk izango diren jakinarazten. Udala eratzen denetik 30 eguneko epea egoten da udalbatza berria lehenengo aldiz biltzeko. Bilkura horretan erabakiko dira zeintzuk izango diren udalak izango dituen batzordeak eta batzordekideak; alkatetzak egindako izendapenen berri ere hor emango da.

Dokumentuaren akzioak